XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XABIER: Bai, naikua, orduterdian egiteko.

JOXEPA: Aiñ asko ibili zera?... Eseri zaite ta legortu zazu izerdi ori.

XABIER: Ara... Lenbizi juan naiz Zubiaurre'ra, bañan alperrik.

Atzo goizean irten zuen Pello'k Pilipinetara juateko.

JOXEPA: ¡Pello Pilipinetara!.

XABIER: Orra ba... Ori jakin detanian, juan naiz Mendibe'ra Txomin kankallu ikusteko ustean, bañan ara ere alperrik: Kalipornia'ra juan da.

JOXEPA: ¡Zer diozu!... ¡Kalipornia'ra! Aitaren ta Semiaren...! ¡alajaña! ¿Ze uste dute oyek? ¿Ara juan da beriala aberastuko dirala?... ¡Ai, ai, ai!... Amaika kirten bost pare t'erdi.

XABIER: Bai; ta nik ez dakit zer egingo duten euzkotarrak emendik urte batzuetara: bada gaztedi guzia irtetzen aida mendi-tartetik, baserritik, bai uri aldera ta bai atserrietara.

¿Nor izango degu gero baserriko lanak egiteko?.

Bai!... oraingo gazteak bañon geyago maitatzen zuten baserriya gure asabak.

Gure aurrekoak mendizaleak ziran, eta ondo egiten zuten.

¿Ez al-dira bada gure mendi-tarteak txokorik egokienak paketsu ta zoriontsu bizitzeko?.

Mendiak bereganatzen du eta gordetzen du zerutik datorkigun ontasun ugariya (...).